XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zerga hau denek behar zuten ordaindu nola herri xeheak hala nobleziak.

Gainera aduana zergak ere baziren: artaldeak alde batetik bestera eramateagatik, artilea esportatzeagatik, Amerikatik zetorren komertzioagatik... zerga behar zen ordaindu.

Aragoako Erresuman: Kataluniak, Aragoak eta Valentziak osatzen zuten Erreinuak, urtean zerbitzu bat ematen zioten erregeari; baina ez zuten beste zergarik ordaintzen.

Zerga hura, zerbitzua, ez zuten ofizialek biltzen, Korteen batzorde batek baizik, hots, Generalitat-ek.

Zerga hauetaz gainera, erregeek Ameriketatik zetorren urre eta zilarraren bosten bat berentzat hartu ohi zuten.

2) Abantzuak Zenbaitetan soldaduei saria ordaintzeko nahiz beste edozertarako dirua azkar eta lehiaz behar zutelarik, ezin egon zergak bildu zain eta, orduan, merkatari aberats eta bankariei dirua abantzuan eskatu ohi zieten, interes handi batzuen truke.

Espainiar, genoviar eta alemaniar bankariek dirutza handiak eman zizkieten abantzuan Karlos I. ari eta Felipe II. ari.

Dirua abantzuan eskatzea, ordea, gauza txarra zen.

Gero, epe baten barruan, diru hura itzuli beharrekoa baitzen, interesez gizendua.

E. MERKANTILISMOA Absolutist erregeek, beren gastuetarako aski diru eskuratze arren, ekonomia kontrolatzen hasi ziren eta mendekoen aberastasuna handitu nahian.

Horrela zerga handiagoak jaso ahal izanen zuten.

Garai hartan aberastasun iturri bakarra urrea eta zilarra zirela uste zuten.

Horregatik saiatzen ziren ahalik eta urre gehien sar zedin beren estatuetan eta gutien irten.

Nola? Atzerrian erosten zutena baino gehiago salduz.

XVII. mendeko ekonomik politikari merkantilismo deritza, beste herrialdeetako merkatuetan ahal bait gehien saltzen saiatzen baitziren eta kanpotiko produktoak ahal bait gutien eros zitezen.

Esportapenak erraztu eta inportapenak eragozte arren, errege hauek ahaleginak egin ohi zituzten beren herrialdeetako produktoak atzerrikoak baino merkeago zitezen.

Atzerritik zetozenei, gainera, zerga handiak ezartzen zizkieten, garestitzeko.

Komertzioa ere babestu zuten: produktoen eraman-ekarria bertako merkatariek egin zezaketen artean, debekatua zuten atzerritarrek lan horretan ihardutea.

Ekonomik politika honetan nagusi Golbert izan zen; Frantziako errege Louis XVI. aren ministro zen hau.

Espainiako erregeek ez zuten ekonomik politika hau horrela hartu, ez zuten babestu bertako eskulangintzarik (industriarik).

Kanpotik zetozen produktoak merkeago saltzen ziren, Gaztelherrian eta Aragoan egiten zirenak baino.